Maider Arregik irabazi du Bertsolari Gazteen Lizardi Sariketa

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 7a, 10:31
Atzo gauan finala jokatu zuten sei bertsolariak, saioa amaitutakoan

Joanes Illarregi izan da bigarren. Lehia estu-estua izan da, puntuka berdindu egin baitute Arregik eta Illarregik.

Atzo gauean jokatu zen Bertsolari Gazteen 43. Lizardi Sariketako finala, Modelo aretoan. Sei bertsolari zeuden sailkatuta finalerako: Jon Gurrutxaga, Aitor Bizkarra, Maider Arregi, Joanes Illarregi, Maddi Ane Txoperena eta Unai Izagirre.

22:00etan izan zen saioa, eta lehia estuaren ondoren, aurtengo txapela Maider Arregik jantzi du. Izan ere, puntutan bigarrenarekin berdinduta gelditu zen, Joanes Illarregirekin, hain zuzen. Hirugarren tokia Aitor Bizkarrak lortu zuen, eta haren atzetik gelditu ziren, hurrenkera honetan, Unai Izagirre, Jon Gurrutxaga eta Maddi Ane Txoperena.