Euskal Astea 2019

Iaz bezala, aurten ere Katerin Artolak irabazi du Aurresku Txapelketa

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 7a, 17:12

Hamabost dantzari lehiatu dira gaur eguerdian Lege Zaharren Enparantzako oholtza gainean, 31. aldiz ospatu den txapelketan. Aurten ere lehiaketa bakarra egin da neska zein mutilentzat, eta txapela Oiartzunera joan da.

31. Aurresku Txapelketa ospatu da gaur eguerdian Lege Zaharren Enparantzan, Euskal Astearen barruko txapelketa ugarien arteko azkenetakoa. Hamabost dantzari aritu dira lehian, eta txapela iazko berak jantzi du: Katerin Artola oiartzuarrak.

Aurrena bina dantza eskaini ditu parte hartzaile bakoitzak, eta ondoren epaimahaiak erabaki du zein hamarrek jarraituko zuten dantzan. Bigarren partean dantza bana egin dute lehiakideek, eta azkenean, Artola jo dute garaile. Bigarren sailkatua Gorka Duran villabonarra izan da, eta hirugarrena, berriz, Maitane Irurtzun. Irune Urbieta Kultura zinegotziaren eskutik jaso dituzte sariak.

Hainbat txapelketa

Ohi bezala, Euskal Astearen barruan hainbat lehiaketa egin dira egunotan. Hemen ikus daitezke beste txapelketa horietako argazki bildumak.

Trikitilari Gazteen Txapelketa

Helduen Binakako Dantza Txapelketa

Bikote Gazteen Dantza Txapelketa