Urola Kostako Udal Elkarteak ohar bidez jakinarazi duenez, irailaren 9an, Euskal Jai eguna, ez da atez ateko bilketa zerbitzurik egongo herriko merkatari eta ostalarientzat.
Bestetik, errefusa asteartean jasoko zaie atez ate Zarauzko eta Orioko merkatari, ostalari eta industrialdeetako enpresei.
Aldaketa hauek eragingo diete zumaiarrei eta getariarrei ere, haien errefusa astelehenean jasoko baita, astearteko partez.
Egunak aldatu arren, ordutegiak betikoak izango direla zehaztu du udal elkarteak.