Asteburu honetan jokatuko du Enbatak Eusko Label Ligara igotzeko play off-a, Ares, San Pedro, Deustu eta Tiran traineruekin batera. Larunbat arratsaldean, Bermeon izango da lehen jardunaldia, eta igande goizean bigarrena, Portugaleten. Hori dela eta, Zarautz Arraun Elkarteak etxekoak animatzera joateko doako autobusak antolatu ditu bi egunetarako.
Dohainik izan arren, aurrez eman beharko da izena Lizardi laneko arropa dendan edo 688 64 93 07 telefonora whatsapp mezu bat bidaliz. Irteera Batzoki aurreko geltokitik egingo dute: larunbatean, 14:00etan, eta igandean, 09:00etan.