'Korrontzi dantzan' telesaioa Zarautzen, asteazkenean

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 10a, 15:00

ETB 1eko Korrontzi dantzan saioa hainbat herritan dabil, eta Zarautzen grabatutakoa bihar emango dute 22:00etan.

Bertan, besteak beste, ikusgai izango da uztailean Korrontzi musika taldeak eta Jalgi dantza taldeak Iñurritzan eskainitako emanaldia, eta gonbidatuen artean, Telmo Esnal zinegilea ere izango dute.