Irailaren 17an eman beharko da izena Jalgi Dantza Taldean

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 10a, 17:57

Aurten, lehen aldiz, Imanol Urbieta Musika Eskolan izango dira Jalgiren entseguak.

Lehen Hezkuntzako lehen mailatik hasita, nahi duen orok eman dezake izena Jalgi Dantza Taldean. Horretarako, irailaren 17an (asteartea) 18:00etatik 20:00etara eman beharko da izena, Imanol Urbieta Musika Eskolan.

Aurten lehen aldiz, entseguetarako lokal berria erabiliko du Jalgik, Imanol Urbieta Musika Eskolan. Taldeen osaerari eta talde bakoitzaren entseguetarako egun eta orduei buruzko informazioa eta matrikula epea amaitu ondoren zabalduko da. Edozein zalantza edo galdera izanez gero, jalgi.dt@gmail.com helbidera idatzi daiteke.