Aloha Cup-eko finaletik kanpo geratu dira Aranburu eta Erostarbe

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 11a, 11:31

Surfeko Munduko Txapelketan ari dira lehian: Erostarbek 13. bukatu du, eta Aranburuk bigarren erronda jokatuko du bihar.

Itsasoaren baldintzak kontuan izanda, Aloha Cup taldekako lehiaketa mistoan jarri du gaur arreta Miyazakiko Munduko Txapelketak. Aritz Aranburuk, Nadia Erostarbek, Ariane Ochoak eta Vicente Romerok osatutako taldeak AEB, Australia eta Frantziaren aurka neurtu ditu indarrak finalerdietako txandan, baina ez du zorte handirik izan eta ezin izan dute kanporaketa gainditu. Azkenean, Australia izan da txapeldun.

Aranburu uretara bueltatuko da bihar banakako lehiaketako bigarren erronda jokatzeko. Erostarbek 13. postuan bukatu du txapelketa, sailkapeneko bigarren surflari europarra izanik, Eveline Hoft herbeherearrarekin berdinduta.