Izena eman daiteke Txinpirin eta Zarautz Txiki abesbatzetan

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 11a, 20:00

Abestea gustuko duten 19 urtez azpiko zarauztarrentzat besoak zabalik dituzte Txinpirinen eta Zarautz Txikin.

Txinpirin edo Zarautz Txiki abesbatzan izena eman nahi duenak egunotan izango du aukera, abesbatza.zarautz@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

Txinpirin abesbatza 7 eta 10 urte bitarteko haurrek osatzen dute eta ostiraletan izaten dira entseguak, 18:00etatik 19:00etara. Zarautz Txiki abesbatzak, berriz, 11 eta 19 urte bitarteko kideak ditu, eta hauen entseguak astelehenetan eta asteazkenetan izaten dira, 19:00etatik 20:00etara. Zarautz Txiki irailaren 23an hasiko da biltzen, eta Txinpirin, 27an.