Astelehenean kaleak hartuko dituzte pentsiodunek berriro

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 13a, 11:47

Sendo eusten diete beren aldarriei, eta udako atsedenaldiaren ondoren, manifestazioarekin bat egiteko deia egin dute berriro.

Udako atsedenaldiaren ostean, datorren astelehenean, hilaren 16an, berriz aterako dira kalera pentsionistak beren aldarriekin.

Pentsioen gastua "arlo sozialari dagokion atalik handiena" dela gezurtatzen du pentsiodunen plataformak, eta gobernua "iruzurretan" ari dela diote. "Monarkiaren soldata, militarren soldata, erakunde erlijiosoen gainkostuak eta komisioak, bankuen erreskatea, korrupzioa, iruzur fiskala..", horiek guztiak izango ez balira pentsioetan, osasungintzan edo hezkuntzan inolako murrizketarik ez litzatekeela beharrezkoa uste du plataformak.

Ekonomia sozialen kudeaketa "eskas" hori salatzeko eta pentsio duinak aldarrikatzeko, berriro aterako dira kalera pentsiodunak Zarautzen, astelehenean. 12:00etan abiatuko dira Lege Zaharren Enparantzatik.