Aritz Aranburuk agur esan dio Miyazakiko Munduko Txapelketa

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 13a, 15:00

Hirugarren txandan kanpoan geratu bada ere, bigarren aukerari esker aurrera jarraitu du surflari zarauztarrak bosgarren errondara arte.

Itsasoko baldintzak hobetuagatik, hirugarren errondako lehen txandan kanpoan geratu da, Jay Quinn britainarrarekin eta Jair Perez eta Carlos Muñoz costarricarrekin indarrak neurtu ondoren. Bazirudien txanda eskuragarri izango zuela, baina azkenean ezinezko bihurtu zaio txandaren bukaera aldera.

Laugarren errondara zuzenean pasatu ez bada ere, bigarren aukeraren sistematik jarraitu du lehian, eta errepeskako lehen txanda hori inongo arazo barik gainditu du. Bigarren aukerako laugarren errondak bere surfik onena ateratzea ahalbidetu dio, eta Hiroto Ohhara japoniarra, Tal Asayag israeldarra eta Michel Bourez frantziarra gainditu ditu. Gainera, lehen postuan egin du aurrera 12.80ko puntuazioarekin (6.50ko olatu bat eta 6.30eko beste bat).

Bigarren aukerako bosgarren errondan, ordea, ez du zorterik eduki, eta txapelketatik kanpo geratu da. Olatuak ez dira behar bezain handiak izan, ez behintza Aranbururentzat, bere maniobra aberatsenak egiteko. Kehu Butler zeelandaberritarrak lehen postuan bukatu du 7.67ko bi olatu onekin, eta atzetik I Ketut Agus Aditya indonesiarra (12.4) eta Aranburu (8.8) igeratu dira, hurrenez hurren.

Miyazakiko Munduko Surf Txapelketaren bukatuta, surflari zarauztarrak 2020ko apirila eta maiatza bitartean jokatuko den ISA International Surfing Association txapelketan txartel olinpikoa lortzeko borrokan jarraituko du.