Irudietan: Abian da Ibon Imazen Oroimenezko Surf Txapelketa

Itsas baldintza onekin eta olatu politekin ekin diote gaur goizean Ibon Imazen oroimenezko surf txapelketa herrikoiari. Lehia badagoen arren, lagunartea da nagusi Borghetton.

Jardunaldiak arratsaldean jarraituko du eta bihar emango diote amaiera txapelketari. Hain justu ere,  bihar arratsaldean aurten zendu diren Jakes Landa eta Oskar Martinez Tubero omenduko dituzte, 17:00ak aldera azken agurra emanez.