Aurten, Azipurua Gozotegiko sortzaile Jon Aizpurua eta Blanca Diez Frias senar-emazteak omendu dituzte, eta haiek gonbidatu dituzte estreinako topaldira. Jon Aizpurua semea izan dute lagun uneoro, Getariako Txakolina jatorri izeneko ordezkariekin eta Turismo zinegotzi Ixidor Larrañagarekin batera.
Ondoren, Txakolin dantza egin du Jalgi taldeak otxote baten laguntzaz, eta ekitaldia biribiltzeko, Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus aritu dira bertsotan. Jaiak aurrera jarraitu du jatorri izeneko hemeretzi upategietako txakolina dastatzeko aukerarekin, baita hegaluze pintxoak ere, Euskal Parrilaren eskutik.