Ziklometroak egin dute, Kilometroetarako deia eginez

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 17a, 12:28
Ziklometroak egin zuten igandean (Kilometroak).

Ikastolako zenbait lagunek Ziklometroak egin zuten igandean. Giro ezin hobean, Gipuzkoako hainbat ikastola lotu zituzten bizikleta irteerarekin.

Zarauztik abiatu ziren goizean Azpeitia aldera, eta hango ikastolan guraso talde bati lekukoa pasata, Tolosarainoko bidea egin zuten. Errezilgo aldapa ez da leuna, baina Zarauzkoek ere eutsi zioten erronkari eta Tolosaraino iritsi ziren. Han zain zituzten haur, gazte eta gurasoak. Laskoraingo ikastolak Irurara eraman zuen lekukoa. Handik Villabonara, eta Usurbil eta Orio zeharkatuz iritsi ziren berriz ere Zarautzera. Ekitaldiaren bidez, Kilometroetarako deia egin zuten.