Buztinzuriko txabolak kentzen ari da udaleko Ingurumen Saila

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 17a, 13:53

Buztinzuri inguruko haltzadia berreskuratzen ari da Agenda 21 Saila.

Buztinzuri inguruko haltzadian zeuden txabolak kentzen hasi da udaleko Agenda 21 Saila. Zarauzko ingurune naturalen kontserbaziorako egitasmoa da txabolen eraisketa, Gloria Vazquez Ingurumen zinegotziaren arabera.

Txabolak kendu ondoren haltzadia birsortzeko lanekin hasiko dira, EHUko botanika sailarekin elkarlanean. Lanen helburua herritarrei "naturaz gozatzeko" eremu berri bat eskaintzea da.

Vazquezek eskerrak eman nahi izan dizkie basoaren jabeei eta azken urteetan ekintza pribatuetarako erabiltzen ari zirenei, eskainitako laguntzagatik.