Erramun Martikorenarekin kantu afaria egingo dute ostiralean

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 17a, 15:40

11/13 auziko 47 auziperatuei elkartasuna emateko antolatu dute afaria, Txiki Politen.

Ostiral honetan kantu afaria izango da Txiki Polit tabernan, Erramun Martikorena abeslariarekin. 11/13 auziko 47 auziperatuei elkartasuna adierazteko antolatu dute afaria, eta txartelak Txiki Politen bertan daude salgai, 25 euroan. Afaria 21:00etan hasiko da.