Irailaren 27tik 29ra ospatuko dituzte Itxasmendiko festak

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 18a, 12:31
Txan-Txan Itxasmendin. (Aritz Mutiozabal)

Kalean da dagoeneko Itxasmendiko festetako egitaraua. San Migel festak ospatzen dituzte auzoan, eta aurtengoan, iraileko azken asteburuan izango dira ekitaldi guztiak.

Hiru egunez ez da zereginik faltako Itxasmendin. Kontzertuak, lehiaketak, puzgarriak... egitarau bete-betea osatu dute. Jai Batzordeak eskerrak eman dizkie Zarauzko Udalari eta Auzo Elkarteari.

Hemen dago ikusgai egitaraua, osorik:

Irailak 27, ostirala:

18:30. Jaien hasiera: Txan-txan maskota agertuko da trakarekin eta suziriekin.
19:00. Pintxo-potea karpan.
19:30. Los Tenampas y El Mariachi taldea.
23:00. Kontzertua eta, ondoren, DJ Davila.

Irailak 28, larunbata:

09:00. Motozaleen izen-ematea eta "egoera zailean dauden pertsonentzako janari bilketa egiteko gunea".
10:30. Pintxo-potea eta taldeko argazkia, Munoa plazan.
11:00. Motoen ibilbidearen hasiera.
13:00. Itxasmendin motozaleen iritsiera.
14:00. Karpan herri bazkaria.
16:00. Motozaleentzako jolasak eta X-Bike zaldi simulagailua.
18:00. Stunt show-a Emilio Zamorarekin, motozaleentzat.
19:00. Garaikur banaketa eta zozketak.
20:30. El ritmo del Desván taldea. 80ko eta 90eko hamarkadetako musika.
23:00. El ritmo del Desván taldearekin dantzaldia.

Irailak 29, igandea:

11:30-13:30. Haurrentzako puzgarrien parkea.
12:00. Toka txapelketa.
13:00. Patata tortilla lehiaketa.
16:00-19:00. Haurren parketa eta apar festa.
18:30. Holi jaialdia Itxasmendin.
20:30. Festak agurtzeko azken traka.