Trailerra. Alzheimer egunaren harira, 'Cuidadores' dokumentala emango dute Modelon

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 18a, 16:30

Zarautz Herri Zaintzailea plataformak eta AFAGI elkarteak elkarlanean antolatu dute ostiraleko saioa.

Cuidadores dokumentala emango dute Modelo aretoan datorren ostiralean, Alzheimerraren eguna dela eta. Zarautz Herri Zaintzailea plataformak AFAGI elkartearekin batera antolatu dute zineforuma.

Oskar Tejedorren dokumentalak gaixo dauden pertsonen senideen beldurrak, esperientziak eta eguneroko egoerak azaltzen ditu. Dokumentalaren ostean solasaldia izango da ikus-entzunezkoak lantzen duen gaiaren inguruan, AFAGIko lehendakaria den Koldo Aulestiarekin eta Lori Thompson Matia Fundazioko psikologoarekin.