Helduentzako dantza ikastaroak ere eskaniko ditu Jalgik

Jalgik Imanol Urbieta Musika Eskolan izango duen lokal berrian izango dira entseguak.

Jalgi Dantza Taldeak 2019-2020 ikasturtean ere helduentzako dantza ikastaroak antolatuko ditu, bai hasiberrientzat, baita aurreko urteetan aritu direnentzat edo dantza ezagutzarik dutenentzat ere.

Izena emateko eta zalantzak argitzeko aukera izango da irailaren 24an (asteartea), 18:00etatik 20:00etara, Imanol Urbieta Musika Eskolan. Izan ere, berrikuntzekin ekingo dio Jalgik ikasturteari: likal berri estreinatuko du Imanol Urbieta Musika Eskolan.

Taldeen osaerari eta talde bakoitzaren entseguetarako egun eta orduei buruzko informazioa matrikula epea amaitu ondoren zabalduko da.

Edozein zalantza edo galdera izanez gero, jalgi.dt@gmail.com helbidera idatzi daiteke.