11:00etan elkartu dira parte hartzaileak Lizardi institutuaren kanpoaldean, eta herrian zehar 2,5 kilometroko ibilbidea egin ondoren, itsas pasealekuan amaitu dute martxa. Hamaiketakoa eta beste izan dute bertan.
Iker Basurko Mugikortasun zinegotziak ostiraleko prentsaurrean adierazi zuenez, "ekimen honen helburua oinezkoak eta txirrindulariak kalean seguru ibiltzea eta seguru sentitzea da".