Irudietan: Elkartasun Desafiyua

Zarauzko hitza 2019ko ira. 21a, 19:44

Bi lagunen kontua izatetik, bi herri eta hamar lagun lehian jartzeko ekitaldi bat bihurtu da: batetik, Orio eta, bestetik, Zarautz. Elkartasun Desafiyua jokatu dute gaur arratsaldean San Martin ermitako belardian eta berdinketan amaitu da erronka. 

Elkartasun Desafiyua izeneko erronka berezia ospatu dute gaur San Martin ermitako belardian, 11/13 auziko 47 auziperatuen alde. Ea desbrozadorarekin nork moztu belar gehien! Bosna zarauztar eta oriotar lehiatu dira gaur arratsaldean, eta berdinketan amaitu da erronka: 1.316 kilo belar jaso dituzte bai zarauztarrek eta baita oriotarrek ere. Desafioaz gain, Oreka TX bikoteak txalaparta saioa eskaini du, bertsoentzat ere izan da tartea arratsaldean. 

Ikusi argazki guztiak Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Erlazionatuak