Zinemaldian da 'Agur Etxebeste!'

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 23a, 11:22

Egun hauetan Donostiako Zinemaldian emango dute Telmo Esnal zarauztarraren eta Asier Altuna bergararraren lan berria.

Gaur goizean, komunikabideentzat eta pertsona akreditatuentzat eman dute lehen pasea, Principal aretoan. Bihar, jada, Euskal Zinemaren Galan botako dute Victoria Eugenia antzokian, 21:30ean, eta oraindik badaude sarrerak. Asteazkenean, azkenik, Antiguo Berri zinema aretoan eskainiko dute, 16:00etan, eta emanaldi horretarako sarrera guztiak dagoeneko agortu dira.

Ondoren, datorren ostiralean, hilaren 27an, estreinatuko dute zinemetan, eta han-hemen ikusteko aukera izango da.

Erlazionatuak

"Jendeak ondo pasatzeko egin dugu filma"

Alba Cabrera Jauregi / Berria 2019 ira 02 Zarautz