'Agur Etxebeste!' filma emango dute asteburuan

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 24a, 12:31

Telmo Esnal zine zuzendari zarauztarraren azken lana Modelon izango da ikusgai asteburuan.

Aupa Etxebeste! komedia ezagunaren jarraipena plazaratu dute Telmo Esnal eta Asier Altunak: Agur Etxebeste! . Donostiako Zinemaldian estreinatu ondoren, hainbat aretotan izango da ikusgai asteburuan, tartean, Zarauzko Modelo aretoan, ondorengo ordutegian:

Larunbatean, 17:00etan, 19:30ean eta 22:00etan.
Igandean 17:00etan eta 19:30ean.
Astelehenean 17:00etan eta 20:30ean.