EZAE Saria eman diote 'Dantza' filmari

Juan Antonio Urbeltz, Marian Fernandez eta Telmo Esnal (EZAE).

Euskadiko Zine Aretoen Elkartearen Saria jaso zuen atzo 'Dantza' filmak. Arrakasta, kalitate handia eta originaltasuna aintzat hartu ditu elkarteak aitortza egiterakoan, baita euskal folklorea eta zinema mundu osoan aurkeztu izana ere. Donostiako Zinemaldiaren barruan izan zen ekitaldia, eta Telmo Esnal zuzendariak, Marian Fernandez ekoizleak eta Juan Antonio Urbeltz koreografoak jaso zuten saria EZAEko presidente Alfonso Benegasen eskutik.