Elkarretaratzea deitu dute biharko, klima larrialdia salatzeko

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 26a, 18:15
Zarautz Talaimenditik ikusita (Lorentxo Portularrume).

Klima larrialdia salatzeko greba deituta dago bihar nazioarte osoan, eta Zarautzen ere elkarretaratzea deitu dute, 11:00etan, Lege Zaharren enparantzan.

Udaleko Ingurumen zinegotziak mobilizazioarekin bat egiteko deia egin die herritarrei: "4 minutu eta 14 segundoko elkarretaratzean parte hartzera deitzen ditut zarauztar guztiak. Horrekin, modu sinbolikoan nabarmenduko dugu CO2 kontzentrazioa 415ppm-koa izan dela aurten, lehen aldiz duela 3 milioi urtetik".