Gaur hasiko dira Itxasmendiko festak

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 27a, 10:42
Motorren erakustaldia Itxasmendiko jaietan. (Aritz Mutiozabal)

San Migel festak ospatzen dituzte auzoan, eta igandera arte haibat ekitaldi izango dira.

Hiru egunetako jaiari hasiera emango diote gaur arratsaldean Itxasmendin. Kontzertuak, lehiaketak, puzgarriak... egitarau bete-betea osatu dute. Jai Batzordeak eskerrak eman dizkie Zarauzko Udalari eta Auzo Elkarteari.

Hona hemen ikusgai egitaraua osorik:

Irailak 27, ostirala:

18:30. Jaien hasiera: Txan-txan maskota agertuko da trakarekin eta suziriekin.
19:00. Pintxo-potea karpan.
19:30. Los Tenampas y El Mariachi taldea.
23:00. Kontzertua eta, ondoren, DJ Davila.

Irailak 28, larunbata:

09:00. Motozaleen izen-ematea eta "egoera zailean dauden pertsonentzako janari bilketa egiteko gunea".
10:30. Pintxo-potea eta taldeko argazkia, Munoa plazan.
11:00. Motoen ibilbidearen hasiera.
13:00. Itxasmendin motozaleen iritsiera.
14:00. Karpan herri bazkaria.
16:00. Motozaleentzako jolasak eta X-Bike zaldi simulagailua.
18:00. Stunt show-a Emilio Zamorarekin, motozaleentzat.
19:00. Garaikur banaketa eta zozketak.
20:30. El ritmo del Desván taldea. 80ko eta 90eko hamarkadetako musika.
23:00. El ritmo del Desván taldearekin dantzaldia.

Irailak 29, igandea:

11:30-13:30. Haurrentzako puzgarrien parkea.
12:00. Toka txapelketa.
13:00. Patata tortilla lehiaketa.
16:00-19:00. Haurren parkea eta apar festa.
18:30. Holi jaialdia Itxasmendin.
20:30. Festak agurtzeko azken traka.