Klima larrialdia salatzeko elkarretaratzea egin dute udaletxearen aurrean

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 27a, 17:46
(Zarauzko Udala)

Klima larrialdiari buruzko deklarazio instituzionala onartu zuten atzoko udalbatzarrean. Horren harira, nazioarteko deiarekin bat eginez, elkarretaratzea egin dute gaur udaletxearen aurrean.

4 minutu eta 15 segundoko elkarretaratzea egin dute gaur udaletxearen aurrean udaleko ordezkariek eta beste hainbat herritarrek. Nazioarteko deialdiarekin bat egiteaz gain, klima larrialdiaren aurrean beste hainbat konpromiso hartu zituen udalak atzoko udalbatzarraren hasieran irakurritako deklarazio instituzionalean. Hemen dago irakurgai deklarazioa, osorik.