Astebururako dena prest dute antolatzaileek, eta 19:00etan jarri dute martxan karpa ere. Pintxo-poteaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta 19:30ean hasita, Los Tenampas y El Mariachi taldeak girotuko du gaua.
Bihar, larunbata, goizean goiz hasiko dira ospakizun jarduerak. Motozaleek ibilbidea egingo dute goizean; 10:30ean Munoan elkartuko dira, eta 11:00etan hasiko dira ibilbidearekin. Aurreikuspenen arabera, 13:00etan iritsiko dira Itxasmendira. 14:00etan, aldiz, herri bazkaria egingo dute auzokideek, karpa alboan.
Itxasmendiko festetako egitaraua osorik ikusteko, egin klik hemen