ITXASMENDIKO JAIAK

Motor hots artean, aurrera doaz Itxasmendiko festak

Dorleta Agiriano Lai 2019ko ira. 28a, 13:34

Atzo hasi ziren Itxasmendiko jaiak, eta gaur, egun osoko egitaraua izango da auzoan. Gazteenek motordun ibilgailetan ibiltzeko aukera izan dute.

14:00etan hasiko da herri bazkaria, karpa ondoan. Arratsaldean ere ez da faltako zereginik: 16:00etatik aurrera motozaleentzako jolasak izango dira, baita X-Bike zaldi simulagailua ere. 18:00etan, aldiz, Stunt show-a eskainiko dute motozaleek, eta 19:00etan izango da sari banaketa.

Itxasmendiko festetako egitaraua osorik ikusteko, egin klik hemen

Erlazionatuak

Iritsi da Txan-txan Itxasmendira

Dorleta Agiriano Lai 2019 ira 27 Zarautz