EUSKAL KOSTA KROSA

Banatu dituzte II. Euskal Kosta Roller lasterketako sariak

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 28a, 19:48

Garaikur ugari banatu dituzte ekitaldian. Sailkapen orokorrean aurreneko postuak lortu dituztenak izan dira lehenak podiumera igotzen, eta 'Fitness' sariak eman dituzte gero. Gaurkoan Gipuzkoako Txapelketa ere jokatu dutenez, Master 60, Master 50, Master 40 eta Master 30 kategorietako irabazleak ere taularatu dira.

130 pertsonak hartu dute parte II. Euskal Kosta Roller lasterketan. 16:30ean izan da norgehiagoka, eta bi ordu beranduago, 18:30ean, txalo artean banatu dituzte aurtengo sariak. Zarauzko Munoa plazan izan da sari banaketa. Emakumezkoen sailkapen orokorrean aurreneko hiru postuak eskuratu dituztenak izan dira lehenak podiumera igotzen; hain zuzen, Idoia Martinez, Maria Peru eta Anne Lapuente. Jarraian, gizonezkoen sailkapen orokorreko hiru azkarrenen txanda izan da: Sergio Uriarte, Aitor Vacas eta Mikel Faber taularatu dira.

Fitness sariak banatu dituzte gero. Emakumezkoetan Karmele Ezenarro zarauztarra izan da lehena; Sagrario Martinez bigarrena, eta Ana Hurtado hirugarrena. Gizonezkoetan, aldiz, Luis Anjel Agirrek eta Pedro De Marcos zarauztarrak lortu dute garaikurra.

Aurtengo Euskal Kosta Roller lasterketak izan du berezitasuna; izan ere, Gipuzkoako Txapelketa ere jokatu dute gaurkoan. Hala, Master 60, Master 50, Master 40 eta Master 30 sariak ere izan dira parte hartzaileentzat. Ezenarrok irabazi du Master 60 garaikurra emakumezkoetan.

Lasterketako argazkiak ikusteko eta kronika irakurtzeko, egin klik hemen

Argazkiak: Dorleta Agiriano Lai