Euskal Kosta Krosa

Guillermo Vahl eta Elisabete Garate izan dira zarauztarrik onenak Euskal Kosta Krosean

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 30a, 10:36
Guillermo Vahl eta Elisabete Garate. (Arnaitz Rubio Aprea)

Elisabete Garate buru joan zen III. Euskal Kosta Kroseko ia lasteketa osoan, baina azken txanpan Egipto Flamariquek aurrea hartu zion eta bigarren helmugaratu zen, 1:30:27 denborarekin. Guillermo Vahl laugarren postuan sailkatu zen, proba 1:15:58an osatuz. Biek jaso zituzten aurtengo zarauztarrik bizkorrenaren sariak.