The Last Port Sessions estudioko disko berria argitaratuko du aurki Serious Business musika taldeak, eta orain aurkezpen bira prestatzen ari dira buru-belarri. Horren erakusle, Itzalen itsasoa aurrerapen abestiaren bideoa zabaldu dute sarean. Taldeak gainera Modelo aretoan aurkeztuko du zuzenean bere azken lana urriaren 31n, 20:00etan.