Frantseseko mintzapraktikekin hasiko dira urriaren 9an

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 2a, 17:30

Duela hiruzpalau urte abiarazitakoari jarraipena emanez, aurtengo ikasturtean ere frantseseko mintzapraktikak antolatu dituzte. Lehen saioa urriaren 9an egingo dute, datorren asteazkenean, 17:00etan, Txiki Polit tabernan, eta ondoren, asteazkenero joango dira elkartzen, ordu eta toki berean. Taldea irekia da, eta edonork har dezake parte.