Astelehenean ekingo diote Zarauzko Adinekoen Asteari

Datorren astean –hilaren 7tik 13a bitartean– 60+ Adinekoen Astea ospatuko dute Zarautzen, eta, urtero bezala, askotariko ekintzak antolatu dituzte, guztien gozagarri: ariketa fisikora begirakoak, alde ludikoari erreparatzen diotenak eta, nola ez, kultur arlokoak ere bai. Inoiz baino irekiagoa, anitzagoa eta parte hartzaileagoa izango da aurtengoa.

Egitaraua:

Urriak 7, astelehena

09:00. Ibilaldi handia 8 km: kiroldegia-Getaria-Santa Barbara-Iñurritza. 
10:00. Ibilaldi handia 5 km: kiroldegia-Frantzeskua-Asti-kanala-Iñurritza. Ondoren, hamaiketakoa Iñurritza elkartean. 
16:00-17:00. Musa, Iñurritza elkartean. 
17:00-18:00. Partxisa eta seikoak, Udaberri elkartean. 
19:30. Maite Franko ipuin kontalariaren Amoneskatilak, Antoniano aretoan. 

Urriak 8, asteartea

06:15-15:00. Ate irekiak, Aritzbatalde kiroldegiko igerilekuan. 
09:15-10:00. Akuafitness, kiroldegiko igerilekuan. 
11:15-12:05.  Uretako soinketa, kiroldegiko igerilekuan.  
16:00-17:00. Musa eta sari, Iñurritza elkartean. 
16:00-17:00. Partxisa eta seikoak, eta sari banaketa, Udaberri elkartean.  
18:00-20:00. Ramon Serrasen argazkiekin osatutako erakusketa: Erretratuak. Ezagutzen al duzu aurpegi hau?. Merkatu plazan.
19:30-20:30. Adineko pretsonen bizi ohiturak hitzaldia, Felix Zubiarekin, Antoniano aretoan. 

Urriak 9, asteazkena

08:00-13:00. Ate irekiak, Aritzbatalde kiroldegian. 
10:15-11:05. Oreka, koordinazioa eta indarra lantzeko saioak, kiroldegian. 
11:15-11:45 eta 11:45-12:15. Soinketa, kiroldegian.
16:00-18:00. Bolo eta toka txapelketa., Zelai Ondon. 
18:00-19:30. Kantu-jira, Zelai Ondotik hasita. 
18:00-20:00. Ramon Serrasen argazkiekin osatutako erakusketa: Erretratuak. Ezagutzen al duzu aurpegi hau?. Merkatu plazan.
19:30. Tiempos viejos antzezlana, Modelo aretoan. 

Urriak 10, osteguna

10:00-11:00. Yoga tailerra, Iñurritzako parkean; eguraldi txarrarekin, kiroldegian. 
11:15-11:45 eta 11:45-12:15 Soinketa, kiroldegian. 
11:00-12:00. Bingoa Maria Etxetxiki egunekko zentrokoentzat, Frontoi Txikin. 
14:30-17:00. Arrantza lehiaketa. Izen-ematea ordubete lehenago, Arkaitz-Mendi elkartean. 
18:00-20:00. Ramon Serrasen argazkiekin osatutako erakusketa: Erretratuak. Ezagutzen al duzu aurpegi hau?. Merkatu plazan.
19:30-20:30. Antzezlan laburrak, Antoniano aretoan: Mañanitas al sol, Abuelos felices eta Ultimar detalles. 

Urriak 11, ostirala

10:15-11:05. Dantza Sasoian, kiroldegian. 
11:15-11:45. Soinketa, kiroldegian. 
12:00. Meza, Frantziskotarren elizan. 
13:00-13:30. Udaberri abesbatzaren kontzertua, Merkatu 
plazan. 
14:00. Bazkaria eta dantzaldia, Otzarreta jatetxean.  

Urriak 12, larunbata

11:30-12:30. Santa Ana Klown, herrian zehar.  

Urriak 13, astelehena

18:00. DJ Juanekin dantzaldia, Iñurritzan.