Sergio Aristi eta Jexus Atorrasagasti txapeldun Villabonako IV. Bola Txapelketan

Sergio Aristi eta Jexus Atorrasagasti garaipenaren txapelarekin, Villabonan. (Zelaiondoko Bol&Tok Kluba)

Villabonako Behar-Zana klubak antolatuta, irailaren 21ean eta 28an jokatu zuten bikoteka.

29 bikote aritu dira nor baino nor Villabonako Behar-Zana klubak antolatutako IV. Bola Txapelketan, iraileko azken bi larunbatetan –irailaren 21ean eta 28an–, eta guztien artean Zelaiondoko Bol&Tok Klubeko Sergio Aristik eta Jexus Atorrasagastik osatutako bikoak lortu zuen txapela.

Zarauztarrek lau kanporaketa gainditu zituzten finalera iritsi baino lehen. Segurako Egoitz Berasategiren eta Martzelino Agirreren kontra neurtu zituzten indarrak, eta, azkenean, 4-1eko emaitzarekin bereganatu zuten finala. Giro ederreko eta emozio handiko finala izan zen, eta zarauztarrek egindako tiraldiak erabakigarriak izan ziren garaipenerako.