Bost ibilgailuren arteko talka izan da AP-8 autobidean

(@XingolaUsurbil)

Getaria eta Zarautz artean egin dute talka bost autok, Bilborako noranzkoan.

Bost ibilgailuren arteko talka izan da gaur goizean Getaria eta Zarautz artean, AP-8 autobidean. 07:50 aldera gertatu da ezbeharra, eta Ertzaintzak HITZAri jakinarazi dionez, ez da zauriturik egon. Bilborako noranzkoan izan da talka, eta 08:45erako zirkulazioa normaltasunera itzuli da.