HARA! Kamioi txiki bat harrapatuta geratu da Zelai azpibidean

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 4a, 12:31

Ez da lehena, ezta azkena izango ere. Gipuzkoa eta Mitxelena kaleak lotzen dituen Zelai azpibidean harrapatuta geratu da gaur eguerdian hozgailu motako kamioi txiki bat. Azpiko pasagunearen gehienezko altuera 3,15 metrokoa da, eta ongi seinalizatuta dagoen arren, tarteka halakoak gertatzen dira. Ibilgailua bertatik ateratzeko gurpilak hustu behar zaizkio, baina hori egin bitartean udaltzain bat ari da trafikoa gidatzen.