Babeslea: Koba interiorismo

Kilometroetako photocall-ean parte hartu eta irabazi asteburupasa familia osoarentzat

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 4a, 16:25

Igandean 12:30etik 14:00etara egingo da photocall-a Kilometroetako mamorroekin. Zarauzko HITZA, BQD Bidaiak eta Kilometroen eskutik, atera argazkia eta irabazi asteburupasa eta urtebeteko harpidetza (HITZA, Baleike, Karkara, Uztarria edo Maxixatzen aldizkarietan). Argiñano jatetxearen ondoan izango gaituzu zain!

Urola Kostako HITZA eta eskualdeko beste herri aldizkariak ere Kilometroetan izango dira igande honetan. Kazetari lanak egiten ariko dira batzuk, eta beste batzuk, berriz, ibilbidean zehar jarriko den postuan egongo dira, egunkaria eta aldizkariak herritarrengana gerturatzen. Hainbat material eskuratzeko aukera egongo da (puxikak, edalontziak, karameluak etab.), eta 12:30etik 14:00etara, berriz, photocall berezia egingo da, Kilometroetako mamorroak izango baititugu gurekin.

Photocallean argazkia atera, eta zozketan parte hartuko dute herritarrek. Irabazleak 4 lagunentzako gau baterako osatuta + Irrisarriland abentura parkerako sarrerak eskuratuko ditu, BQD Bidaiak etxearen eskutik. Gainera, urtebeterako harpidetza eskuratuko du (HITZA, Baleike, Karkara, Uztarria edo Maxixatzen aldizkarietan).

Igandean pasa gure postutik eta photocalletik! Argiñano ondoan aurkituko gaituzu!

Hemen irakur daitezke zozketaren oinarriak.