Babeslea: Koba interiorismo

Irudietan: Oiartzungo Haurtzaro Ikastola izan da Erronkako irabazlea

Guztira, 21 taldek hartu dute parte goizean zehar Erronkan. Hainbat probetan aritu dira nor baino nor: erabilitako 25 litro olio jaso behar izan dituzte, marmitakoa egin behar izan dute, eta, gainera, koreografia, orientazioa eta bertsolaritza-proba ere egin behar izan dute, esaterako.

Oiartzungo Haurtzaro Ikastola izan da garaile, eta 1.000 euro beregaranatu ditu. 500 euroko bigarren saria Arrasateko Arizmendi Ikastolarentzat izan da; eta 300 euroko hirugarren. saria Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu Ikastolarentzat. Laugarrenak Laskorain Ikastolakoak izan dira, eta asteburu-pasa bat irabazi dute Askizuko aterpetxean. Bosgarrenak ere izan du saria: Bergarako Aranzadi Ikastolak 0 KM-ko hanburgesak eskuratu ditu Eroskin

Beste sari bat ere egon da, Rural Kutxak emandakoa. Bideo-lehiaketa egin dute parte-hartzaileen artean, eta Ibarrako Uzturpe ikastolak irabazi du 1.000 euroko saria. Bigarren saria Orioko Herri Ikastolak irabazi du (500 euro). Hirugarrena Laskorain ikastolak izan da (250 euro).