Babeslea: Koba interiorismo

Irudietan: Jende ugarik atera du argazkia HITZAren photocall-ean

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 6a, 16:39

Makina bat lagun igaro da Argiñano jatetxearen ondoan jarritako photocall-etik Kilometroetako mamorroekin argazkia ateratzera. Zarauzko HITZA, BQD Bidaiak eta Kilometroen eskutik, argazkia ateratzearekin batera asteburupasa bat eta urtebeteko harpidetzak –HITZA, Baleike, Karkara, Uztarria edo Maxixatzen aldizkarietan– irabazteko aukera izango dute parte hartu dutenek.