Iñaki Landak irabazi du Zarauzko HITZAren photocall-eko saria

BQD Bidaiak etxeko ordezkaria, atzo, Iñaki Landa eta familiarekin saria banatzen (Ane Azkue)

Hainbat lagunek atera zuen argazkia igande eguerdian Kilometroetako mamorroekin, eskualdeko egunkariak antolatutako photocallean. Landak lau lagunentzako gau baterako ostatua eta Irrisarriland abentura parkerako sarrerak eskuratu ditu BQD Bidaiak-en eskutik. Hainbat harpidetza ere zozkatu dira, eta hemen ikus daiteke irabazleen zerrenda.

Eskualdeko euskarazko komunikabideek postua jarri zuten igandean Kilometroen ibilbidean, eta eguerdian Zarauzko HITZAren photocall-a egin zen, Kilometroen mamorroek alaituta. Hainbat lagunek atera zuen argazkia, eta horiek guztiek zozketa batean parte hartu zuten; izan ere, lau lagunentzako gau baterako ostatua eta Irrisarriland abentura parkerako sarrerak zozkatu ziren BQD Bidaiak etxearen eskutik. Zozketa gaur egin da, eta irabazlea zarauztar bat izan da: Iñaki Landa.

Horrez gain, parte hartzaile guztien artean hainbat harpidetza zozkatu dituzte eskualdeko eta Gipuzkoako tokiko komunikabideek. Harpidetzak urtebeterako dira. Hauek dira irabazleak:

Urola Kostako HITZA:

  • Olatz Zeberio (Zarautz)
  • Eider Aranguren (Zumaia)

Uztarria: hutsik gelditu da

Maxixatzen: hutsik gelditu da

Baleike:

  • Iratxe Olazaran (Zumaia)
  • Xabier Landa (Beasain)

Karkara:

  • Leire Gardiel (Orio)
  • Ibon Gaztañazpi (Orio)

Tolosaldeko Ataria (harpidetza digitala):

  • Yara Aznar (Ibarra)
  • Lydia Garitano (Villabona)

Goierriko Hitza (Hitzakide digitala):

  • Aitor Amenabar (Zumarraga)
  • Malen Barandiaran (Zegama)

Irutxuloko Hitza:

  • Jon Elorza (Donostia)
  • Susana Martin (Donostia)

Oarsoko Hitza:

  • Aner Azkue (Pasai Donibane)

Busturialdeko Hitza: hutsik gelditu da

Lea-Artibaiko Hitza: hutsik gelditu da

Bidasoako Hitza: hutsik gelditu da