III. Zarautz Bihotzekin ekartasun lasterketa jokatuko dute igandean

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 8a, 10:55
Iazko Zarautz Bihotzekin lasterketa. (Hitza)

Oinezko martxa ere antolatu dute, eta izena eman daiteke jada herrikrosa.eus webgunean.

III. Zarautz Bihotzekin ekartasun lasterketa antolatu dute, eta igande honetan jokatuko da, urriaren 13an. Bihotzez elkartearen eskutik dator, eta parte-hartzaileek sortzetiko kardiopatia dutenen alde egingo dute korrika. Probak 4'9 kilometroko ibilbide laua izango du, Itxasmendi auzotik abiatuta eta herriko kaleetan barrena. Irteera 11:00etan egingo dute.

Aurrez izena eman daiteke herrikrosa.eus webgunean, 10 euro ordainduta. Egunean bertan ere izango da horretarako aukera, baina 15 euro balioko du. Iaz ehundik gora lagunek korrika egin zuten lasterketan, eta Kamel Ziani eta Olatz Mitxelena izan ziren azkarrenak.

Bestalde, korrikako lehiaz gain, 3,5 kilometroko oinezko martxa antolatu dute. Proba jokatu baino ordu erdi lehenago hasiko da, 10:30ean, eta honetan izena eman nahi dutenek ere herrikrosa.eus-en bidez egin behar dute, 8 euro ordainduta.