1947koek bazkaria antolatu dute urriaren 19rako

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 8a, 18:11

1947 urtean jaiotakoek ospakizuna antolatu dute urriaren 19rako. Arralde Txiki elkartean bilduko dira, 12:30ean, eta bertan, aperitiboa hartu ondoren, kalejiran joango dira Gure Txokoa jatetxera bazkatzera. Parte hartu nahi dutenek Zabalegi dendan eman dezakete izena, 70 euro ordainduz. Horretarako azken eguna urriaren 15a izango da.