60+ Adinekoen Astea aurrera doa, eta atzo arratsaldean Ramon Serrasen argazkiekin osatutako Erretratuak. Ezagutzen al duzu aurpegi hau? erakusketa zabaldu zuten Merkatu plazan. Jende dezente pasatu zen bertatik, eta joko moduan, erretratuetako lagunak identikatzen saiatu ziren paper batean. Erakusketa osteguna bitartean dago zabalik, 18:00etatik 20:00etara.