Urriaren 12an "indar okupatzaileen" aurkako eguna egingo dute

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 9a, 12:53
Iazko protesta eguneko irudi bat (Dorleta Agiriano Lai)

Hispanitatearen eguna da larunbat hau, urriak 12, eta urtero bezala, "jaiegun arrotza" dela salatzeko ekitaldiak egingo dituzte herriz herri. Zarautzen, 10:00etan jarri dute hitzordua Frontoi Txikian.

Urriaren 12a Hispanitatearen eguna da, eta egutegiko jaiegunetako bat izaten da. Jaiegun "arrotza" dela iritzita, urtero hainbat ekitaldi izaten da herriz herri. Zarautzen, esaterako, goiz osorako jardunaldia antolatu du herriko hainbat taldek.

Indar okupatzaileak kanpora, gora herri okupazioa! lelo hartuta, Frontoi Txikian 10:00etan elkartuko dira. Euria egiten badu, berriz, Putzuzulo gaztetxean izango dira ekitaldiak. Egitaraua, honakoa izango da:

  • 10:00. Solasaldia. Zarauzko preso ohi baten esperientzia.
  • 11:15. Mahai ingurua. Ikasle autodefentsa sareak: Orixeko eta Eunateko kasuak.
  • 12:30. Manifestazioa. Alde hemendik! izenburupean, udaletxe plazatik hasita.
  • Ondoren. Mokadua, Putzuzulo gaztetxean.