Hauteskundeak izaten diren bakoitzean, hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa egiten dute herriz herri, udaletxeetan. Azaroaren 10a hauteskunde eguna izango denez, Zarautzen datorren asteartean, hilak 15, egingo da zozketa.
Aparteko osoko bilkura egingo du udalbatzak, 09:30ean, eta hor egingo da zozketa.