Oraindik eman daiteke izena 1969ko kintokoen bazkarirako

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 11a, 13:23

Azaroaren 16an ospatuko dute aurten 50 urte bete dituzten zarauztarrek euren eguna. Aialan bazkalduko dute, eta autobusez joateko aukera egongo da. Azaroaren 11n amaituko da izena emateko epea.

1969. urtean jaiotakoek kinto bazkaria egingo dute aurten, eta prestakuntza lanekin hasi dira dagoeneko. Azaroaren 16an jarri dute hitzordua; Aialan bazkalduko dute, eta joan-etorria autobusez egiteko aukera izango dute izena ematen dutenek.

75 euro ordaindu beharko ditu bakoitzak, eta bazkaria zein autobusa barnebilduko ditu prezioak, baita opari bat, talde argazkia, photocall-a eta DJa ere. Bertaratzeko asmoa dutenek izena eman dezakete dagoeneko, 75 euro sartuta ondorengo kontu korrontean: BIC de Caja Rural BCOEESMM008 IBAN ES11 3008 0181 3232 8097 2724. Dirua sartzearekin batera, honakoa adierazi beharko da: "Quintos del 69" mezua, bakoitzaren izena eta aurreneko bi abizenak. Azaroaren 11n itxiko dute izen-ematea.

Alergiaren bat dutenek Aiala jatetxearekin jarri beharko dute harremanetan argibideak emateko, 943-13 46 00 telefono zenbakira deituta.