Itsasotik Herrira

Irudietan: Herritarren jakin-mina piztu dute hainbat proiektuk

Zarauzko hitza 2019ko urr. 12a, 16:00

Itsasotik Herrira ekimenaren barruan proiektu desberdinak aurkeztu dituzte, tartean 'Itsas-ondarea eta Hiru anai ontziaren berreskuratze lanak', eta 'Teknologia berriak sormen prozesuetan tailerra' .

Itsasotik Herrira jaialdiak Urola Kostako sormen eta kultur ondare ezagutzera ematea du helburu, eta ekimenaren barruan proiektu desberdinak aurkeztu dituzte gaur; tartean 'Itsas-ondarea eta Hiru anai ontziaren berreskuratze lanak', eta 'Teknologia berriak sormen prozesuetan tailerra'. Bi ekimenek jakin-mina piztu dute herritarren artean.

Lehenengoan, ontzigintza tradizionalean erabiltzen zituzten prozesuak ezagutzeko aukera izan dute herritarrek, Beduola Elkartearen eskutik. Elkarteko kideak 1928an eraikitako Hiru anai ontzia berreskuratzen ari dira, eta Munoa plazan jarritako karpan lanean jardun dira, goizean zehar.

Bestetik, 'Teknologia berriak sormen prozesuetan' tailerrean, Urola Kostako Udal Elkarteko laborategi teknologikoak 3D inprimatze eta mikroprogramazio tailerra eskaini du. 3D inprimatzaileek ematen dituzten aukerekin harrituta geratu dira, Etxezabalara bertaratu direnak.