Irudietan: Zianik eta Ibargurenek irabazi dute III. Zarautz Bihotzetik elkartasun lasterketa

Zarauzko hitza 2019ko urr. 13a, 13:18

50 lagun inguruk korrika egin dute sortzetiko kardiopatia dutenen alde, Bihotzez elkarteak antolatuta.

Gaur goizean, III. Zarautz Bihotzetik elkartasun lasterketa jokatu da, eta 50 lagun inguruk korrika egin dute sortzetiko kardiopatia dutenen alde, Bihotzez elkarteak antolatuta. Parte-hartzaileek 4,9 kilometroko ibilbidea osatu dute, eta Kamel Ziani izan da azkarrena, ibilbidea 15:38 denboran eginda. Bigarren sailkatu da Juan Jose Beracierto (15:48) eta hirugarrena izan da Iñigo Exposito (16:06).

Bestalde, emakumezkoen artean, Izaro Ibarguren (19:59) izan da helmugara iristen lehena; bigarren sailkatu da Sara Mancisidor (20:01), eta hirugarren Idoia Eceiza (22:21).

Lasterketaz gain, aurten estreinakoz, Bihotzez elkartearen aldeko oinezko martxa ere egin dute herritarrek.