Soul eta funk doinuek hartu zuten atzo Musika Plaza

Zarauzko hitza 2019ko urr. 13a, 16:17
Argazkiak: Juan Luis Romatet

310 dendaren 10. urteurreneko ekitaldien baitan zozketak, DJ saioak eta kontzertua izan ziren atzo arratsalde partean, Musika plazan.

Kepa Izeta aritu den DJ lanetan, bertako giroa berotzen. Jarraian, eta zozketen ondoren, Buffalo taldea eta Antxon Sarasua teklista igo ziren oholtza txikira. Soul eta funk doinuak eskaini zuen egun honetarako bildu zen talde honek.