Urriaren 26an ospatuko da Kuadrilla Eguna

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 14a, 12:46

Haurrei, nerabeei eta gaztei zuzendutako hainbat gauza antolatzen ari dira egun horretarako.

Hileko azken astebukaeran ospatuko da aurten Kuadrilla Eguna, urriaren 26an. Eta, beste urte batez, herriko hainbat gaztek eta zerbitzuetako hezitzailek antolatutako egunean gune ezberdinak egituratuko dira: haurrentzako, nerabeentzako eta gazteentzako, hain zuzen ere.

Goizetik haur eta gazteek herri kiroletan aritzeko aukera izango dute, Zelai Ondon eta Musika Plazan. Ondoren, herri bazkaria izango da Musika Plazan, eta, arratsaldean, jokoak eta ekitaldiak adin tarte guztientzat: haurrak Salbideko parkean, eta Arrosategian; nerabeak Lege Zaharren enparantzan; eta gazteak Musika Plazan.

Gauean ere era guztietako musika emanaldiak egongo dira: DJak Lege Zaharren enparantzan, eta kontzertu eta erromeria Munoan eta Musika Plazan.